DON JUAN ETA BERE ADISKIDEAK (lehenengo testua)

Testua zubereraz:

Orain düala 50 urte bazen Santa Grazian gizon bat Don Juan deitzen. Bazen püntü haietan etxeko jaun handiagorik, bena bai ttipiagorik ere.

Kartieleko gizonik azkarrena zen, eta süiaren buhatzen hasten zenean bützaz inkatzak eta ilintiak tximiniari gora igortzen zütüan, bestalde aho beroxka, eta ardüra espantu zerbait kontatzeko. Kabaletan bazüan sineste eta hanitx hazle hona ere. (5. lerroa)

Urteberri ondoan, igorri zütüan bere ardiak eradatera, Topeten altea gainti, Zürübü handiala. Oren erdi baten bürüko ützüli zeitzon oro, salbü ardi gris paleta, maxela xuri eta mütür ñabarra. Badoa haren arrenküran eta hurreala heltzearekin, ikusten dü bere ardia axuria sortürik. Biltzera iseiatzen da, bena axuria lotsatürik, abiatzen da Abitolarat bürüz, orkatz bat bezala jauziz, bere ama ondotik marrakaz. (10. lerroa)


Testua euskara batuaz:


Orain dela 50 urte bazen Santa Grazian gizon bat

Don Juan deitzen zena. Bazen puntu haietan etxeko jaun handiagorik,

baina baita txikiagorik ere.

Kartieleko gizonik azkarrena zen, eta suari putz egiten hasten zenean

Butzaz ikatza eta ilintiak tximiniaren gora bidaltzen zituen,bestalde aho beroxka, eta ardura espantu zerbait kontatzeko asmoz.

Artaldean bazuen sineskerarik eta anitz hazle on ere.

Urteberria ondoan, bere ardiak ura edatera bidali zituen,Topeten herrixka gainetik,Zübürü handiala. Ordu erdi baten bueltan itzuli zintezen oro,salbu ardi gris paleta, mendi hegal txuri mutur ñabarra. Bazijoan haren arranguran eta horrela bere etorrerarekin ikusten du bere ardia axuri,arkumea sortu zuelarik. Hartzera hurbiltzen da,baina arkumea lotsaturik,abiatzen da Abitolarantz, orkatz baten antzera saltoka,bere ama ondoan marruaz.



SOHÜTA (bigarren testua)

Testua Zubereraz:

Eta Kadet jun züzün Katalinagana eta Mañañaen senharrarekin

untsa züzün eta Kadetek aithortzen diozü: oh bena eztakiñat

ez, zea, Johañe ibilten dün Mañañaen ikhusten üsü üsian, nik

eztakiñat ezten... eztenetz zerbait igaiten hor; eta deskübritü

zizün zerbait, eta gio jüjilat jun zütützün eta zertü, jüjik gio sosa (5. lerroa)

elkhi zitzietzün eta biak oro akort ezai prefosta, eta gio

tzintzarrotsak egin beitzeitzen, geo ordin, zea, jandarmak jin

zitzün, tristant bat atzaman zizien, hua beita aisenik

atzamaiten, eta nur zütin lagünak eta haek erraiten diezü, zea,

tarrapata nur ziren lagünak. (10.lerroa)


Hiztegia;

  • untsa: ongi

  • diozü: dio + zuka

  • üsü: maiz, sarri

  • jüjilat: epailearengana

  • jun: joan

  • zutützün: ziren + zuka

  • elkhi: kendu

  • zitziezün: zizkien + zuka

  • ezai: ezarri

  • prefosta: bistan da

  • tzintzarrotsak: galarrotsak

  • beitzeitzen: beitzitzaizkien

  • tristan: gizagaizo

  • atzaman: hatzeman

  • nur: nor

  • zütin: zituen

  • diezü: die + zuka


Testua euskara batuaz:

Eta Kadet joan zaizu Katalinarengana eta Mañañaren senarrarekin

ongi zaizu eta Kadetek aitortzen dio: oh baina ez dakit,

ez, zera, Joane ibiltzen da Mañaña ikusten sarritan, nik

ez dakit ezer... ez zenez zerbait egiten hor; eta aurkitu

zizun zerbait, eta gero epailearengana joan zinen eta horrela epaileak gero diruak

kendi zizkien eta biak oro akort ezarrita bistan da, eta gero

galarrosak egin beitzitzaizkien, gero ordea, zera

polizia joan zitzaizun gizagaizoa bat harrapatu zuten, hura

atzemandankoan, eta non zituen lagunak eta berak esan die, zera,

non dauden lagunak.