Resurreccion Maria Azkue Aberasturi Lekeition jaio zen 1864an eta Bilbon hil zen 1951n. Hau hizkuntzalaria zen, askoren aburuz gure hizkuntzak izan duen inoizko euskalaririk onena eta saiatuena.

Ama mundakarra zuen eta aita berriz, lekeitiarra. Azkue 14 urterekin joan zen Bilbora, batxilerra ikastera, eta ondoren Gasteiz eta Salamancara teologia eta filosofiako ikasketak burutzera.