Resurreccion Maria Azkue Aberasturi Lekeition jaio zen 1864an eta Bilbon hil zen 1951n. Hau hizkuntzalaria zen, askoren aburuz gure hizkuntzak izan duen inoizko euskalaririk onena eta saiatuena.
Ama mundakarra zuen eta aita berriz, lekeitiarra. Azkue 14 urterekin joan zen Bilbora, batxilerra ikastera, eta ondoren Gasteiz eta Salamancara teologia eta filosofiako ikasketak burutzera.
Urte hartan berean, Bilboko Institutuko euskara-katedran irakasle izateko lehiaketa-deialdia irabazi zuen. Orduz geroztik Bilbon finkatu zuen bizilekua, eta hiri hartatik abiatuz garatu zituen bere proiektuak. Hasteko katedrari lotuta hainbat argitalpen egin zituen.1891an euskal aditzaren jatorrizko formak eman nahi dituenEuskal Izkindea-GramáticaEuskara eman zuen argitara.
Hurrengo urtetan irakurgaiak, ortografia proiektuak eta euskara ikasteko metodoak sortu zituen katedran erabiltzeko asmoz. Euskara eta euskarazko ikastetxe baten sorrera Bilbon. Etxe eta auzune berrientzat euskarazko izenak asmatzea izan zen Azkueren beste lanetako bat.
Azkue ez zen karlista, baizik gazterik egin zuen abertzaletasunaren hautaketa. 1916an ELA sindikatuaren bazkide babesle gisa ageri da. Azkuek politika zuzena baino maiteago zuen kultura arloko ekintza.
1909an Bilbora itzuli zen bost urtez Europan ibili ondoren, Bilbon katedrako eskolak emateaz gain zenbait opera konposatu eta taularatu zituen. Azkue izan zen euskal akademiaren sortzaile nagusia eta haren lehendabiziko lehendakaria 1919an.
1920an ikerketara bideratu zituen bere ahaleginak, garai hartanMorfologia vascagramatika lana etaCancionero vascoherri kantuen bilduma argitaratu zituen.1935eanEuskalerriaren Yakintzafolklore bilduma argitaratzen hasi zen eta urte bereko Gipuzkera osotua proiektuare
kin euskara idatzi batu bat proposatu zuen. Eredu horren lehen adibide praktikoaArdi Galduakontakizunean eman zuen.
Espainiako Gerra Zibilean Euskaltzaindiaren jarduna etenda geratu zen Francisco Franco diktadorearen erruz. Azkenik 1941ean Euskaltzaindia berrantolatzeko baimena lortu zuen, baina jarduera oso urria izan zuen akademiak.
Azkue 1951an hil zen ezbeharrez Bilboko Ibaizabal ibaira erori eta egun batzuetara.
Azkuek hainbat alorretan ondu zituen: musika, erlijio-literatura, antzerkia, eleberrigintza eta kazetaritza besteak beste. Hemen bere obra batzuk:
*1923 Morfologia vasca.
*1918 Diccionario de bolsillo vasco-español eta Cancionero popular vasco.
*1935 Gipuzkera osatua.
*1935-1947 Euskalleriaren Yakintza.
Bestalde, zartzuela, opera, eta oratorio batzuk idatzi zituen
Resurreccion Maria Azkue Aberasturi Lekeition jaio zen 1864an eta Bilbon hil zen 1951n. Hau hizkuntzalaria zen, askoren aburuz gure hizkuntzak izan duen inoizko euskalaririk onena eta saiatuena.
Ama mundakarra zuen eta aita berriz, lekeitiarra. Azkue 14 urterekin joan zen Bilbora, batxilerra ikastera, eta ondoren Gasteiz eta Salamancara teologia eta filosofiako ikasketak burutzera.
Urte hartan berean, Bilboko Institutuko euskara-katedran irakasle izateko lehiaketa-deialdia irabazi zuen. Orduz geroztik Bilbon finkatu zuen bizilekua, eta hiri hartatik abiatuz garatu zituen bere proiektuak. Hasteko katedrari lotuta hainbat argitalpen egin zituen.1891an euskal aditzaren jatorrizko formak eman nahi dituen Euskal Izkindea-Gramática Euskara eman zuen argitara.
Hurrengo urtetan irakurgaiak, ortografia proiektuak eta euskara ikasteko metodoak sortu zituen katedran erabiltzeko asmoz. Euskara eta euskarazko ikastetxe baten sorrera Bilbon. Etxe eta auzune berrientzat euskarazko izenak asmatzea izan zen Azkueren beste lanetako bat.
Azkue ez zen karlista, baizik gazterik egin zuen abertzaletasunaren hautaketa. 1916an ELA sindikatuaren bazkide babesle gisa ageri da. Azkuek politika zuzena baino maiteago zuen kultura arloko ekintza.
1909an Bilbora itzuli zen bost urtez Europan ibili ondoren, Bilbon katedrako eskolak emateaz gain zenbait opera konposatu eta taularatu zituen. Azkue izan zen euskal akademiaren sortzaile nagusia eta haren lehendabiziko lehendakaria 1919an.
1920an ikerketara bideratu zituen bere ahaleginak, garai hartan Morfologia vasca gramatika lana eta Cancionero vasco herri kantuen bilduma argitaratu zituen.1935ean Euskalerriaren Yakintza folklore bilduma argitaratzen hasi zen eta urte bereko Gipuzkera osotua proiektuare
kin euskara idatzi batu bat proposatu zuen. Eredu horren lehen adibide praktikoa Ardi Galdua kontakizunean eman zuen.
Espainiako Gerra Zibilean Euskaltzaindiaren jarduna etenda geratu zen Francisco Franco diktadorearen erruz. Azkenik 1941ean Euskaltzaindia berrantolatzeko baimena lortu zuen, baina jarduera oso urria izan zuen akademiak.
Azkue 1951an hil zen ezbeharrez Bilboko Ibaizabal ibaira erori eta egun batzuetara.
Azkuek hainbat alorretan ondu zituen: musika, erlijio-literatura, antzerkia, eleberrigintza eta kazetaritza besteak beste. Hemen bere obra batzuk:
*1923 Morfologia vasca.
*1918 Diccionario de bolsillo vasco-español eta Cancionero popular vasco.
*1935 Gipuzkera osatua.
*1935-1947 Euskalleriaren Yakintza.
Bestalde, zartzuela, opera, eta oratorio batzuk idatzi zituen
*Bein da betiko.
*Batxi Guzur.
*Ardi Galdua.