Zuberoako maskarada, zubereko neguko ihauteria da, ikuskizun zehazt eta antzerkiko baliabidez osatuta. Garai batean 80 bat dantzarik parte hartzen bazuten ere, gaur egun, 25 lagunek osatzen dute maskarada bat. Dantzak, bertsoek eta kantuak oso bereziak dira pertsonai jakin batzuetan.

Basabürüa eskualdeko Altzai, Urdiñarbe eta Atharratzek antolatutako maskaradak fama handia izan arren, ihauteri garaian eta lau hilabetetan zehar zuberoako edozein herrik antolatzen du Maskarada.

maskarada27_alta.jpg

  • Txerreroa: Muturrean Zaldi buztana itsatsita duen makila du eta gerrian sei brontzezko zintzarri daramatza.

  • Gathuzain: Pantografo itxura duen instrumentuarekin edozer har dezake, publikoa gogaituz.

  • Kantiniersa: XIX. mendearen moduan jantzitako kantinera da.

  • Zamalzain: Zaldia maskaradako pertsonai nagusiena0004440.jpg

  • Manitxalak: Zamalzainen errementariak, hiru edo lau. Patroiak, kurrika eta mailua ez ezik, larruzko amantala ere erabiltzen du.

  • Enseñeria: Zuberoako bandera daramana.

  • Jauna eta Anderia: Jauntxoek dantzan egiten diren lan ezberdinak zuzentzen dituzte. Gizonak frak janzten du eta bastoi eta sable daramatza. Andreak zurizko soineko arina du.

  • Kestuak: Zamalzainaren bi zirikatzaileak.

  • Laboraria eta Laborarisa: Nekazariak, gizonak, akuilua erabiltzen du emakumeak, berriz, saskia.

  • Txorrotxak: Zorrotzaileak. Buruan disekatutako katagorria duen kapela daramate.

  • Bohaumiak: Lau dira zurezko ezpata dute.

  • Kauteriak: Sei dira, bat medikuz jantzita. Maila apala erakusteko arropak daramatzate eta sustraiez egindako bastoiak dituzte brontzezko zintzarriak dituztenak.

Maskarada 3 zatitan dago banatuta:

1. Barrikada. Herrira heldutakoan erakustaldia prestatzeko taldea herrian zehar ibiltzen da. Etxe nagusiak bisitatzen dituzte, bertan, jan eta edan egiten dute,

2. Branlia. 3 ataletan banatuta.

  • Kontrapasa: 2/4 aldiko konpasa duen doinua dantzatuz, pertsonaiek kate irekian dantzatzen dute. Enseñeria aurrean doa zuzenduz eta bandera eskuz aldatuz. Txerreroa, Gathuzain, Kantiniersa eta Zamalzainak niribil barruan dantzatzen dute.

  • Braletik jauzia: Bakoitzak bere abilezia erakusten du banan-banan.

  • Karakoiltza: Katean dantzatzen den dantza motela, pauso bakarrekoa.

3. Ofizorenak. Parodiak antzezten ditu, Zamalzain eta Jauna pertsonai nagusiak izanik.

  • Manitxalak: Zamalzainen ondoan dantzatzen dute ferrak jartzeko.

  • Kestuak: Zamalzain zaldiaren zirikatzea antzezten dute. Dantzan zirikatze lana parodiatzen dute: patroiak mutila kaleratzen du lehenengo, gero Pitxu izeneko bat kontratatzen du eta bestea baino inutilagoa dela ohartzen da eta orduan berriro hasierako mutila kontratatzen du, Zamalazaina zikiratzen dute testikuluak publikoari botaz.

  • Txerrero, Ghantuzain, Kantiniersa, Zamalzaian eta Enseñeriak, Gabota izeneko dantza egiten dute.

  • Txorrotxak: Zorrotzailea plazan sartu eta Jaunaren ezpata zorroztea du helburu. Kestuek bezala 3 saiakera beharko dituzte.

  • Bohaumiak: Plazan sartzen dira zarata ateratzen. Zurezko ezpatak erabiliz dantzatzen hasi eta nagusiak bere balentriak erakusten esparruan zehar ibiltzen da.

  • Nagusiak: Nagusien aurrean txikito baso bat kokatu eta bakoitzak baso gainean dantzatzen du. Godalet izeneko dantza ere egiten da, zaila, txikiyo basoaren gainean salto egin behar da bota barik.

  • Kauteriak: Patroia Kabana eta Pitxu mutila. Zarata asko ateratzen dute. Kabanak, liburu handi bat eta zartailua dituena, mutilari galderak egiten dizkio zein herritan dauden jakiteko. Galdara zahar bat konpontzea dute helburu. Bitartean Pitxu hil egiten da eta medikuari esker berpizten da. Mutilaren gorputzetik mota guztietako objektuak ateratzen dituzte.

  • Batzuetan Jauna eta Anderia eta Laboraria eta Laborarisak bere dantza ere badute.

Ihauteria bukatzeko Arribada dantzatzen dute pertsonai eta ikusle guztiek.