Napoleon Bonaparteren lehengusuaren semea, bere aitaren itxialdi periodoan jaio zen, 1814ko urtarrilaren 4an. Urtebete zuenean bere familia Canino herrira Viterboko probintziara (Italiara) mugitu zen. Inperioko printzipe izendatu zuten 1815. urtean. Bere nerabezaroa Italian pasa zuen eta ez zen Frantziara bizitzera joan 1848. urtera arte, hain zuzen ere, asanblada nazionalerako hautatua izan zenean Corcegagatik eta Seineko departamentuarengatik.
Bere lehengusuaren, Napoleon III, inpoerioa erori zenean Inagalaterrara bueltatu zen. Bidai zale eta langile izugarrizko lanak egin zituen kimikako, mineralogiako eta hizkuntzetako arloetan.
Hizkuntzari dagokionez prestaketa paregabea izan zuen, hizkuntza sorta polita zekizkien. Bost bidaia engin zituen Euskal Herrira 1856 eta 1869 bitartean, euskaraz ederki egiten zuen eta bigarrenez ezkondu zenean, zegamar dama batekin egin zuen.
Dialektoen sailkapena egiteko orduan, informazioa honela lortu zuen: laguntzaile talde bat bildu eta Biblia itzultzea enkargatu zien. Euskal Herriko toki guztietatik joateko agindu zien lurralde bakoitzean egiten zen euskararren ezaugarri garrantzitsuenak apuntatuz. Honela Bonaparte printzeak Euskal Herriko euskalkien eta azpieuskalkien mapa bat osatu zuen 1869.urtean, bertan, 8 euskalki mintzatu erakusten ditu eta 25 azpieuskalki.
Luis Luziano Bonaparte