/h/a Euskal Herrian betidanik ahoskatu den fonema da. Akitaniako euskal izen zaharretaraino jo behar da /h/aren antzinatasuna ikusteko. Koldo Mitxelenak esan zuen, XIII. mendean bertan ere Hegoaldeko eskualde zabaletan ezaguna izan zela eta 2 mende beranduago XV. galdua izan zela Hegoaldean.
Aragoieraz ahoskatzen ez zenez /h/a ez ahoskatzeko joera hura hedatuz joango zen goi-nafarreratik hasi eta ondoren hegoalde osora: Nafarrora, Arabara, Bizkaira eta, baita, Gipuzkoara ere.
Gaur egun /h/ soinuak Iparraldean bakarrik dirau bizirik. Baserri giroan gehiago entzuten da eta edadekoen artean usuago. Alabaina, /h/a ez da hitz beretan ahoskatzen Iparraldean.
/h/a inguramendu foniko hauetan agertzen zaigu:
- Sonaten inguramendua: nh, lh eta rh
Or/hi (Z) < Hori (EB) (Agur Xiberuako abestian 24. lerroan)

Or/hi/ko (Z) < Orko (EB) (Agur Xuberuako abestian 29. lerroan)
Sen/ha/rrarekin (Z) > Senarrarekin (EB) (2. testuko 1 lerroan)
- Bokalen artean
Buhatzen (Z) < puzt egiten (EB) (1 testuko 3. lerroan)
Johañe (Z) < Joane (EB) (2.testuko 3. lerroan)
- ph, kh eta th herskari ahoskabeen inguramenduan
Sorlekhia (Z) < Sorlekua (EB) (Agur xiberuako abestian 1 lerroan)
betherik (Z) < beterik (EB) (Agur Xuberuako abestian 2. lerroan)
xokhorik (Z) < txokorik (EB) (Agur Xiberuako abestian 9. lerroan)
sarthü (Z) < sartu (EB) (Agur Xiberuako abestian 2. lerroan)
bihotzan (Z) < biotzean (EB) (Agur Xiberuako 12. lerroan)
khantüz (Z) < kantuz (EB) (Agur Xiberuako 29. lerroan)
aithortzen (Z) < aitortzen (EB) (2. testuko 2. lerroan)
ikhusten (Z) < ikusten (EB) (2. testuko 3. lerroan)
elkhi (Z) < kendu (EB) (2. testuko 6. lerroan)