/j/ fonema ahoskera ezberdin gehien dituen kontsonantea da, 4 era ezberdin ikus ditzakegu:

- Gipuzkoako alofono edo ahoskera: "j" /x/, esaterako: joan, jakin edo jan

  • korajez (Agur Xiberua abestian 2. lerroan)

  • alojatzen (Agur Xiberuako abestian 20. lerroan)

- Nafarreraz, lapurteraz, behe nafarreraz eta bizkaieraz hitz egiten den herri askotako ahoskera edo alofonoa da "y" soinua /y/ fonetikan. Diakronikoki aztertuz gero honako bilakaera hau izan omen zuen: e-akin > i-akin > yakin.

  • eijerrena (Agur Xuberua abestian 9. lerroan)

- Zubererazko ahoskeran. Frantsesaren /zˆ/ soinuaren parekoa omen da.

  • (EB) etorri > jin (Z) (2.testuan 7. lerroan)

- Nafarroako zenbait herrietan "x" ahoskatzen da, /š/ fonetikan: xoan, xakin, xan... Berez, erronkarieraz, zaraitzueraz eta aezkerazko ahoskera da, baita Arakil ingurukoa ere.


/f/ soinuari dagokionez, ezpain-hortzetako igurzkari ahoskabea da. Euskal sistema kontsonantikoan nahiko berritzat hartu izazn da. Antzinako sisteman, adituen ustetan, ez baizegoen /f/rik. Bada euskalkirik /f/ren ordez /p/ erabili duenik ere: pormal, pama, inpernu...