Dialektologia dialektoak aztertzen dituen hizkuntzalaritzaren adarra da. Dialektoak era berean, hizkuntza baten aldaeran sistema fonetiko, lexiko eta morfosintaktikoan ezaugarri bereziak dituena eta lurralde mugatu batean mintzatzen dena da. Eta dakigunez, euskararen dialektoei euskalki deritze.
Dialektologiaren esanahia bi modutara azal ditzakegu nagusiki:
1.Hizkuntza batek hura hitz egiten den eskualderen batean hartzen duen era berezi aski aldatua.
2.Hizkutza-familia beraren barruan bilakaldi baten barruan gertatzen den aldaera.
Dialektologian lan monografikoak eta inkestak erabiltzen dira langai gisa. Lau irizpide datu erabiltzen dira dialektoen arteko diferentziak markatzeko:
Fonetika-fonologikoak: non aspirazioa eta non ez, non sabaikaritzeak eta non ez, non /ü/ eta non ez, etab.
Morfologikoak: non -gaz, non -(e)kin, non -kila; non dot/det/dut, etab.
Lexikoak: non deus eta non ezer; non bost eta non bortz; non ele, hitz, solas,berba,mintzo, etab.
Euskal dialektologiari buruz ari garela, azken bereizketa bat egina behar da.Alde batetik, euskalki literario deritzenak daude; idatziz nabarmendu direnak lapurtera, zuberera gipuzkera eta bizkaiera dira. Bestetik, dialektologoek egin dituzten sailkapenetan erabiltzen diren euskalkiak daude, non ahozko moldeko ezaugarriek behin-behineko pisua duten eta ondorioz,euskalki gehiago aipatzen dira.
Euskal dialektologiaren historia laburra:
Euskal dialektologiaren benetako lehen aitzindaria XVIII.mendeko Manuel Larramendi apologista izan zen. Hala ere, XIX.mendekoa da urte askoan euskal dialektologiaren zutabe nagusi izan den pertsona: Luis Luziano Bonaparte printzea 1813.urtean jaioa. Honek eginiko sailkapenak 8 euskalki mintzatu erakusten ditu(eta 25 azpieuskalki): lau, iparraldekoak: lapurtera, ekialdeko behe-nafarrera, mendebaldeko behe nafarrera eta zuberera. Hegoaldean, beste lau: bizkaiera, gipuzkera, iparraldeko goi-nafarrera eta hegoko goi-nafarrera. Hemen, 1869ko mapa ospetsua.
XIX.mendean Resurreccion Maria Azkue 1864an jaio zen Lekeition. Azkuek 7 euskalki mintzatu aipatzen zituen. Iparraldean, hiru: lapurtera, behe-nafarrera eta zuberera. Hegoaldean berriz, lau: bizkaiera, gipuzkera, goi-nafarrera eta erronkariera.
Koldo Mitxelena aldiz, beste euskalki bat erreibindikatzen zuen: hegoaldekoa, aspaldi galdua zen euskalkia, eta Arabako eta Nafarroako lurraldeetan hitz egiten zena, eta senitartekotasunik hurbilena bizkaierarekin zuena.
Gaur egun euskara ez dago Bonaparteren garaian bezain zatitua. Koldo Zuazo irakasle eibartarra da azken urteotan euskal dialektologian nabarmendu den ikerlaria, 6 euskalki eta 14 azpieuskalki daudela dio: Hegoaldean eta mendebaldean. Zuazoren mapak bi ekarpen datza:
a) Izenak aldatu egin ditu hainbat kasutan. Arrazoia: euskalkien banaketa eta banaketa administratiboa bat ez datozenez, ez zaio iruditzen egokia probintzien izenak euskalkienekin berdintzea.
b) Tarteko hizkerak markatzen ditu. Bere esanetan, euskalkien arteko mugak ez dira zorrotzak. Zortzi hizkera nabarmendu ditu, eta berak egin zuen mapan ageri dira.
Dialektologia hastapenak: