Euskarak berez bi dardakari ditu /r/ gogorra eta leuna, baina Iparraldean /R/ ubularea ere entzuten da, frantsesaren eraginez. Zubereraren kasuan /r/ gogorra eta leuna nahastu egiten dira maiz, esaterako Euskal Heria esaten dute Euskal Herria esan beharrean.

Aipatzekoa da ere /r/ leuna bokal artean egokitzen denean, galdu egiten dela:

  • gero (EB) > geo (Z) (2. testuko 7. lerroan)

  • hura (EB) > hua (Z) (2. testuko 8. lerroan)

  • harek (EB) > haek (Z) ( 2. testuko 9. lerroan)

  • zera (EB) > zea (Z) (2. testuko 3. eta 9 lerroetan)